Donostian atzera bueltarik gabeko aldaketa asko bizitzen ari gara azken urteetan turismo ereduari lotuta. Gutxi batzuen negozioa herritarren gehiengoaren bizitzan kalteak sortzen ari da: etxebizitzaren arazoa areagotzen, enplegu prekarioa biderkatzen, hirigintza zentzugabea eragiten, merkataritza txikia itotzen, kultur eredu komertzialak sustatzen eta homogeneizaziora bideratzen besteak beste. Turismoaren desazkunderantz urratsak emateko ordua heldu da.
Azken ekimenak
- Santa Klara uhartearen esplotazio turistikoari ez! Uhartea naturarentzat eta bere habientzatUdaberria ate joka dabil eta Santa Klara uharteko itsas hegaztiak habiak egiteko prestatzen ari dira. 7-10 egun habia egiteko, 2-4 egun errunaldirako, 28-30 egun lurrean inkubatzeko eta 50 egun kumeak zaintzeko. Hala ere, udaberriarekin batera, Donostiako makinaria turistikoa ere martxan … Jarraitu Santa Klara uhartearen esplotazio turistikoari ez! Uhartea naturarentzat eta bere habientzat irakurtzen
- Udalak Donostian hotel eta ostatu turistiko gehiago irekitzeko atea zabalik mantentzea erabaki duDonostiako Udal Gobernuak hasierako onarpena eman dio ostatu erabilerei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari eta hurrengo Udal Batzarrera eramango du behin-betiko onarpenaren erabakia. Aldaketa honekin ostatu eta establezimendu turistikoen (hotelak, pentsioak, apartamentu turistikoak, aterpetxeak, erabilera turistikoko etxebizitzak, erabilera turistikoko … Jarraitu Udalak Donostian hotel eta ostatu turistiko gehiago irekitzeko atea zabalik mantentzea erabaki du irakurtzen
- [TXOSTENA] Turismoa eta hirirako eskubidea. Donostiako herritaren hautemateak (Gune irekiak – UPV/EHU)Gune Irekiak elkarteko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari diren Xavier Minguez, Julen Izagirre eta Imanol Mozok aztertu dituzte Donostia-ko herritarrek turismoaren eta hirirako eskubidearen gainean dituzten hautemateak. IRAKURRI TXOSTEN OSOA
- DONOSTIAKO UDALAREN HIRIGINTZA POLITIKA SALATZEKO MOBILIZAZIOETARA DEI EGITEN DU DONOSTIA DEFENDATUZ KOORDINADORAKHiriko hainbat auzo-elkartek eta gizarte-mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak Udalaren azken hilabeteetako hainbat jarduera larri salatu nahi ditu. Hori dela eta, Udal gobernuko arduradunei jendaurreko agerraldi publikoa egin dezatela eskatu eta herritarrei datozen aste eta hilabeteetako mobilizazioetan parte hartzeko … Jarraitu DONOSTIAKO UDALAREN HIRIGINTZA POLITIKA SALATZEKO MOBILIZAZIOETARA DEI EGITEN DU DONOSTIA DEFENDATUZ KOORDINADORAK irakurtzen
TURISTIFIKAZIOAREN AURKAKO URRIA